Hitzek min emateko duten ahalmenaz jabetzeko antzezlana

Imanol Gallego 2014ko aza. 21a, 10:38
'Hitzak' antzezlaneko une bat.

Indarkeria fisikoaz gain, hitzen
bidezko indarkeria ere existitzen dela azaleratuko du Hika Teatroak. Hitzak antzezlanak horixe izango du oinarri, hitzen bidezko indarkeria, eta horrek sortutako mina eta ondorioak.

Gaur, 22:00etan, Zabalotegin, "hitz mingarriak" entzungo dira antzezlanean, zehaztu zuen Agurtzane Intxaurraga obraren egile, zuzendari eta aktoreak.

Benetako istorioa

Intxaurragak berak duela urte gutxi bizi izandako gertaera baten harira sortu du antzezlana: "Gertuko bikote batean ikusi nuen gizonak hitz txarrak esan zizkiola emakumeari, eta emakumea isilik geratu zela. Isiltasun horrek pentsarazi egin zidan. Min batetik sortutako antzezlana da".

Emakumeek jasaten duten epaia baino harago doa antzezlana, ikuslea emakumearen azalean jarriko da-eta. Obrak oso eszenografia zaindua dauka, eta, hutsik dagoen oholtzan argiteria zaindu eta melodia samur batekin, ikusleak detaile guztiak ulertuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak