Datorren urterako herriko frontoiak alokatzeko epea zabalik

Abenduaren 14ra arte erreserba daitezke orduak udal frontoietan, 2015erako; Agorrosinen erreserbatu beharko dira.

Ze frontoi?

Hileko alokairu sistemarekin, ondorengo frontoi hauek ipintzen ditu herritarren eskura: Ubera, Osintxu, Basalgo, Angiozarko Arbiaska eta Elorregi. Fraiskozurin dagoen Udal Pilotalekua, aldiz, ez da sistema horren bidez alokatuko, erreserba eta ordainketak tabernan bertan egiten dira-eta.

Egun bererako eskaera bat baino gehiago badago, zozketa bidez erabakiko da nori eman.
Abenduaren 14tik 16ra behin-behineko zerrendak egongo dira ikusgai Agorrosingo iragarki-taulan eta webgunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.