Zortzi orduko ikastaro laburra izango da, eta eskolak abenduaren 15ean hasiko dira. Hurrengo eskola egunak 16an, 17an eta 18an izango dira. Ikastaroa arratsaldean izango da, 18:30etik 20:30etara. Ohikoa den moduan, ikastaroa Irizar jauregian dagoen Udal Euskaltegian egingo da.
Izen-ematea euskaltegian
Izen-ematea abenduaren 10a baino lehen egin behar da. Bada, interesa dutenek Udal Euskaltegiko 943-76 44 53 telefonora dei dezakete edo udaletxean nahiz euskaltegian dauden inprimakiak bete eta Irizar jauregian laga ditzakete.
Ikastaroak 10 euroko kostua dauka, eta, antolatzaileek zehaztu dutenez, euskaraz berba egiten dakien eta Bergarako hitanoa ikasteko edota praktikatzeko interesa duen edozein herritarrentzat da egokia.
Hitanoa lantzeko ikastaroa norberaren euskara maila hobetzeko aproposa izateaz gain, inguru hauetan neurri handi batean galdu den hitz egiteko era hori ezagutzeko gonbita erakargarria da. Ez hadi etxean geratu, eta anima hadi.