Oraingoan ere, Humberto DJa izango da musika jartzen, eta, euskal abestiez gain, bestelako kantuak ere entzun ahal izango dira. Beti bezala, gaztetxoek eurek nahi dituzten abestiak eskatu ahal izango dituzte, eta Humbertok haien eskariak beteko ditu.
Betiko moduan, dantza egin, elkarrekin egon eta giro sanoan ondo pasatzeko aukera ezin hobea izango da.
Hurrengo jaialdiak
Zapatukoa ez da urteko azken DJ jaialdia izango, abenduan beste bi saio egingo baitira: abenduaren 6an eta abenduaren 20an. Beti bezala, dantzaldiak 18:30etik 21:30era izango dira, Zabalotegi aretoan, gaztetxoendako, doan.
Ez galdu egun gris hauetan etxetik irten eta musikaren erritmora ederto pasatzeko aukera bikain hori.