Bergarako Udaleko Kirol zerbitzuaren kudeaketa kalitatea saritu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko aza. 20a, 10:52
Kirol zerbitzuko zenbait langile 3K ziurtagiria eskuan dutela.

Bergarako Udaleko Kirol zerbitzuak, 3K –Kalitatea Kirol Kudeaketan– ziurtagiria jaso du. Aurreko barikuan banatu zituzten agiriok, Gasteizko Jarduera fisiko eta kiroletako fakultatean, eta bertan, Bergarako Udaleko Kirol zerbitzuak, azken hiru urteetan egindako lanaren fruitua jaso zuen.

3 K programa Euskalit Fundazioak bideratzen du, hiru Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. 2006. urtean sortutako programa da, eta ordutik ona EAEko ehun erakundek baino gehiagok jaso dute kalitate agiria.

Bergarako Udaleko Kirol zerbitzuak 2013ko azaroan, oinarrizko mailari dagokion diploma jaso zuen eta, oraingo honetan goreneko maila eskuratu du.

Kirol zerbitzuan barbi dute, hori ez dela helmuga, "beste urrats txiki bat baizik, bergarar aktibo kopurua handitzeko helburuaren bila, herritarrei behar duten kalitatezko kirol zerbitzuak  eman ahal izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak