Gabonetako postalen X. lehiaketa gaztetxoen irudimenaren zain

Imanol Gallego 2014ko azaroaren 18a

Hamargarren urtez San Antonioko Gure Ametsa elkarteak Gabonetako postalen lehiaketa antolatu du. Beti bezala, herriko gaztetxoek egindako lan bikainak batuko dituzte.

3 eta 12 urte bitarteko haurrek har dezakete parte, eta adinaren arabera hiru mailatan banatuta egongo dira. A maila, 2 eta 6 urte artekoena izango da, 7-9 urte artekoek B mailan hartu beharko dute eta 10-12 urte artekoak aldiz, C mailan.

Gaztetxoek aurkezten dituzte postalen neurria orri laurdenekoa izan beharko da, eta ahal bada, postalak kartulinatan aurkeztu behar dira. Marrazkien atzeko aldean partaide bakoitzak bere izen-abizenak eta adina jarri behar ditu. Postalak San Antonioko Gure Ametsa elkartera eraman beharko dira abenduaren 19an, egubakoitza, arratsaldeko 19:00ak eta 21:00ak bitartean.

Sari piloa

Maila bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du , eta ondorengo seiek diploma bana jasoko dute. Sariak abenduaren 20an, zapatua, banatuko dira eguerdiko 12:30etan San Antonioko plazatxoan, Napar feriaren barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak