Bergarako Mizpirualden atzo agurtu zuten egoitzaren astea. Bazkari eder batekin eta ondorengo dantzaldiarekin agurtu zuten. Egoiliarrekin batera, ospakizunean izan ziren, besteak beste, Jaione Isazelaia eta Inma Beristain, Bergarako eta Antzuolako alkateak, hurrenez hurren; Jabi Bengoa eta Ander Alberdi Bergarako Udaleko zinegotziak; Elgetako erretiratuen ordezkari, Pedro Mari Ubera; egoitzako familien ordezkari, Maria Angeles Muguruza; eta egoitzako gerente Gregorio Iruretagoiena eta koordinatzaile Alazne Irazabal. Primeran pasatu zutela esan dute. Argazkiek ere erakusten dute hori, dena den.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.