12:00etan kartzela zaharretik abiatuta poteoa egongo da txaranga batez lagunduta eta 14:30ean gaztetxean herri-bazkaria egingo dute. Bazkalostean, The Potes taldeak kontzertua eskainiko du.
The Potes taldeak Flogging Molly eta RIP taldeen bertsioak egiten ditu. Talde horrek, baina, instrumentu akustikoak sartu ditu bere doinuetan, eta irlandar zein AEBetako ukituak dituen doinuak sortu.