Zalakin eta Zubiaurre selekzioara

Imanol Gallego 2014ko azaroaren 14a

Josu Zalakin eta Andoni Zubiaurre Gasteizko lehiaketan.

Josu Zalakinek eta Andoni Zubiaurrek azaroaren 1ean Gasteizko karate txapelketan junior eta kadete mailetan lortutako emaitza onei esker, Euskal Selekzioan parte hartzeko deia jaso dute. Bergarako karate taldeko kide diren bi gazteak azaroaren 22an eta 23an Ciudad Realen Espainiako txapelketan lehiatuko dira. Ea Ciudad Realen Gasteizen lortutako arrakasta errepikatzea lortzen duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak