Datorren asteko hitzorduak
Eguaztenean mendiko astea agurtu aurretik, hiru proiekzio eskainiko dituzte, 19:30ean, Irizarren. Astelehenean, Benito Canterok eta Javier Camachok Dolomiten eta Manasluri buruz jardungo dute. Eguaztenean, Alex Txikonen txanda izango da; kirolari ezagunak La gran torre del Trango eta Torre sin nombre proiekzioak erakutsi, eta haiei buruz mintzatuko da.