Antxintxika Egunean 3.549 euro batu zituzten Dordokarendako

Xabier Urtzelai 2014ko azaroaren 13a

Hilaren 2an ospatu zuten Antxintxika Eguna, eta krosarekin batera Dordoka taldeari diruz laguntzeko jaialdia egin zuten arratsaldean, frontoian. Bada, Porrotxekin eta Ane Piratarekin batera Bergarako hainbat taldek dantzan jarri zituzten frontoira gerturatu zirenak –bete egin zen pilotalekua. Jaialdi arrakastatsua izan zen, eta 3.549 euro batu zituzten Dordokarendako. Argazkian, Aitor Rementeria Aritz Bikuñari batutako dirua ematen, Dordokako hainbat kiderekin batera.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak