Gaztetxoekin batera adostu nahi dituzte Gabonak

Imanol Gallego 2014ko aza. 13a, 11:20
Material berrerabilgarriarekin egindako gabonetako apaigarriak iaz udaletxeko balkoietako baten.

Alde batetik, aurten ere Gabonetako apaingarriak umeekin egiteko tailerrak antolatu dituzte. Hiru saio izango dira eta bihar, hilak 14, izango da lehenengoa. Material berrerabilgarria erabiliko dute. Bestetik, Gabonetako oporretan zer egotea nahi duten galdetzeko batzarra egingo dute Udal arduradunek umeekin bihar, egubakoitza, osoko bilkuren arteoan.

Gabonak ate joka daude, eta, urtero moduan, herriko kale eta plazak apaingarriz beteko dira. Horretarako, azaroaren 14an, 21ean eta 28an, adin guztietako gaztetxoek Gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Haurren irudimen eta lanarekin batera, apaingarriak egiteko, herriko ikastetxeetan batutako material berrerabilgarria erabiliko dute.

Jardun euskara elkarteko begiraleekin batera, 17:00etatik 19:00etara, Gabonetako apaingarriak egingo dituzte Seminarioko jolastokiko karpan. Eskuz egindako apaingarri horiek, kaleak apaintzeko ez ezik, etxeak girotzeko ere balioko dute.  

Gabonetako oporretan zer?

17:30ean osoko bilkuren aretoan umeen batzarra egingo dute. Batzar horretan, umeei galdetuko diete Gabonetako oporretan Bergaran zer egotea nahi duten. Udalak orain arte hainbat foro izan ditu herritarren iritzia ezagutzeko, baina umeei zuzenean ez diete galdetu eurek zer nahi duten. Aurrerantzean, umeekin zerikusia duten gaietarako zuzenean umeei galdetuko diete, horrela umeen artean parte hartzeko ohitura eta kultura zabaltzeko.

Batzar hori Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dago. Gaurkoa lehen batzarra izango den arren, ez da azkena izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak