Ospakizunekin lotzen diren ardoaren eta txakolinaren sekretuak ezagutu nahi dituztenek 3 euro ordaindu beharko dituzte.
Eguaztenean bi hitzaldi
Jardunek gonbidatuta, Jon Arretxe idazleak 11 bidaia, 11 ipuin izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du eguaztenean, 19:00etan, Irizar jauregiko areto nagusian. Arretxek egindako bidaien errepasoa egingo du.
Paul Riosek, Lokarriko koordinatzaileak, 19:00etan, eguaztenean, osoko bilkuren aretoan, Bake prozesuaren egoera izenburuko berbaldia egingo du.
Kafekonpon saioa
Eguaztenean, berriz, Kafekonpon saioa egingo dute San Joxepe erretiratuen elkarteko lehen solairuan, 16:00etan. Bada, betiko moduan, aukera ezin hobea da elkarrekin kafetxo bat hartuz eta elkarrengandik ikasiz, jendeak etxean hondatuta dituen trasteak konpontzeko.