Egoiliarrekin ospatuko dute astea Mizpirualden

Imanol Gallego 2014ko aza. 10a, 13:21
Egubakoitzean, 17:00etan, 'Verdi que te quiero Verdi' antzezlana.

Urteko aste alaienari ekingo diote Mizpirualde egoitzan. Gaur hasi eta zapatura arte, egoitzaren astea ospatuko dute, eta, egoiliarren gozamenerako, egunero ekintza bereziak izango dituzte.

Arratsalde animatuak

Bertako egoiliarren erosotasunerako, ekintzak arratsaldeetan egingo dira. Antzinako irudiz osatutako diaporama batekin hasiko dute astea, eta ondoren, musika eskolako hari taldeak kontzertua eskainiko du.
Egoiliarrek musika oso gogoko dutenez, antolatzaileek egunero kontzertu bat antolatu dute. Bada, hari taldea ez ezik, Mizpirualden klarinete, akordeoi eta abesbatzen emanaldiak izango dituzte.

Horrez gain, dantza eta antzerki ikuskizunak ere egongo dira. Oroimenak taldeak Verdi que te quiero Verdi taularatuko du egubakoitzean. Herriko Candem Town akademiak eta Moises Azpiazu dantza taldeak dantza erakustaldia egingo dute.

Urtero moduan, asteari amaiera emateko, zapatuan mezaren ostean bazkari berezia egongo da egoitzan. Bapo bazkaldu eta gero, Alai taldeak girotuko ditu otordu osteko uneak. Seguruenez, egoiliarrak ez ezik, familiakoak ere animatuko dira proposatutako ekintzetan parte hartzera.

Egitaraua

Azaroak 10

  • 17:00 Diapositiba erakustaldia.
  • 18:15 Hari taldearen emanaldia.

Azaroak 11

  • 18:00 Dantza erakustaldia.
  • 18:30 Abesbatza eta akordeoi emanaldia.

Azaroak 12

  • 17:00 Oliver magoa.
  • 18:15 Trikitilari eta gitarra emanaldia.

Azaroak 13

  • 17:00 Salsa, merengea eta kizomba.
  • 18:15 Ganbara musika eta klarinete emanaldia.

Azaroak 14

  • 17:00 Verdi que te quiero Verdi antzerkia.
  • 18:15 Dantza emanaldia.

Azaroak 15

  • 11:45 Meza.
  • 13:00 Bazkaria eta erromeria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak