Maila handia egon da Lainoko skate txapelketan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko aza. 9a, 17:51

Miniramp txapelketan ateratako argazkia

Kontzertua eta auzoko txikiteroekin batera antolatutako parrillada ere egin dituzte Laino skate gunearen bosgarren urteurrena ospatzeko. [ARGAZKIAK]

Skatean ibiltzen ondo baino hobeto dakitela erakutsi zuten zapatuan Bergaran handik eta hemendik etorritako skaterrak. Bost urte bete ditu Laino skate guneak eta urteurren hori ospatzeko antolatu duten txapelketan parte hartzera etorri ziren zapatuan.

Besteak beste, Mallorcatik, Frantziatik, Madriletik, Bilbotik eta Kantabriatik etorritako ia 30 lagun ibili ziren lehian bi kategoriatan banatuta: 16 urtetik gorakoak, eta azpikoak. "Izugarrizko maila egon da. Gutxitan ikusten da parte-hartzaile guztiek hain maila ona izatea", adierazi du Lainoko Hodei Elexpuruk. Nagusietan  David Sanchez madrildarrak irabazi zuen; gaztetxotan, Romain Debauche frantziarrak.

Miniramp txapelketaz gain, baina, kontzertuak eta parrillada ere egin zituzten. "Parrillada antolatzen, esaterako, txikiteoan ibiltzen den auzoko koadrila batek lagundu digu. Ondo ospatu dugu bosgarren urteurrena, bai", adierazi du Elexpuruk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak