Ikuslearendako nahiko partidu aspergarria jokatu dute Bergarak eta Hernanik Agorrosinen. Ez da golik egon eta ezta aukerarik ere apenas. Etxeko entrenatzaile Aitor Arrateren arabera partidu "orekatua" izan da eta zelai erdiko lehia izan da nagusi: "Hernanik talde serioa dauka eta atzean oso sendoak dira. Guk hiru edo lau jokalari min hartuta ditugu eta igarri dugu. Hala ere, pozik nago egin dugun lanarekin eta gaurko puntua ona izango datorren jardunaldian garaipena eskuratzen badugu", adierazi du Aitor Arratek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.