Perez ez da obraren egilea bakarrik; izan ere, zuzendaritza eta aktore lanak ere egin ditu. Honez gain, Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Mari Cruz Melgosa eta Ylenia Baglietto aktoreak dira protagonistak.
Komedia delikatua
Pasa den zapatuan eman zituzten bi emanaldi Gernikan eta Perezek adierazi duenez jendea oso gustura geratu da emaitzarekin. Bestalde, obraren zailtasunak ere azpimarratu nahi izan ditu: "oso gai delikatua da eta modu positibo batean jorratu nahi izan dugu, azkenean, komedia bidez gai potoloak jorratzeak ikuspuntu baikor bat ahalbidetzen du".
Alde teknikoari dagokionez, erritmo azkarra du: gauza mordoa pasatzen dira aldi berean eta plano desberdinekin jokatzen da antzezlanean zehar.