Originaltasuna, amodiozko gutunen lehiaketako gakoa

Ander Larrañaga 2014ko aza. 7a, 10:40
Iazko amodiozko gutunen lehiaketako irabazleak.

Aurten ere, Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatuta, amodiozko gutunen lehiaketa egingo da. 23. edizioa da eta 2000. urtean jaiotakoek edo zaharragoek parte hartzeko aukera izango dute, beti ere, jatorrizko lanak izanda.

Lehiaketan parte hartzeko  oinarri guztiak, pasa den asteleheneko alean iragarri genituen eta jardun.org atarian ere ikusgai daude.

Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta 2015eko urtarrilaren 7an itxiko da. Sari banaketa, aldiz, San Valentin bezperan, otsailaren 13an izango da, kultura etxean, 19:00etan.

Gaiaren originaltasuna

Jardun-etik azaldu dutenez, gaiaren orijinaltasuna asko baloratuko da: azken urteetan jasotako gutunen artean oso gai bitxiak jaso dituzte. Ohikoena, norbaitekiko maitasuna adieraztea da; beste askotan zerbaitekiko maitasuna ere agertu izan dute gutunek (tabakoarenganako maitasuna, adibidez)

Lau sari egongo dira: bi lan onenek 500 eta 250 euroko saria jasoko dituzte, bergarar onenarendako 150 euro izango dira eta 26 urtetik beherakoendako gutun onenak beste 150 eroango ditu.

Epaimahai berezia izango da: Maite Toledo idazlea, Fran Urias Hesian taldeko abeslaria, Urko Egaña bertsolaria eta iazko edizioko irabazlea, Amaia Artola; gazteen sarirako aldiz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatutako epaimahaia izango da.

Normalean erantzun oso ona jasotzen dutela esan dute Jardungoek: Euskal Herriko leku askotatik jasotzen dituzte gutunak, baita kanpotik ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak