Bergarako San Silvestre Trail "Peugeot Etormobil Sari Nagusia" proba egingo da lehenengoz

Imanol Beloki 2014ko aza. 7a, 10:05

Aurten lehenengoz, Bergarako San Silvestre trail "Peugeot Etormobil Sari Nagusia" egingo dute abenduaren 31n. 6 kilometro eta 500 metroko  bidea egingo da, Seminarioan hasita.

Seminariotik hasita; Irala, Irizar eta Masterreka kaleetara eta handik goiko trenbiderantz. Trenbide zaharretik Bolurantz eta handik Arane eta Zabaleta baserrietarantz; Itxasmendirantz gero eta Angua gainetik Murinondorantz. Ondoren, berriro trenbide zaharretik erdialderantz, eta, herrigunetan zehar, Seminarioan amaituko da. 300 metroko desnibela duen lasterketak zatirik handiena mendiko bideetan egingo du. Izena azaroaren 15etik aurrera eman ahal izango da Kirolprobak.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak