Xabier Retegi Aiastui Mondragon Unibertsitateko errektore ohiaren Gizarte bidegurutzean hitzaldiarekin hasiko da ikasturte-hasiera ekitaldia. Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Jaione Isazelaia, Bergarako alkateak izango dira ekitaldia eta haiekin, Alejandro Tiana, UNED Ikastetxe Elkartuetako Errektorea eta Iñaki Esparza zuzendaria ere egongo dira.
Ekitaldian zehar 2012/13 ikasturtean graduatu ziren ikasleei diplomak banatuko zaizkie.