Askotariko erabilpenak izango dituen kultura areto baterantz

Imanol Gallego 2014ko aza. 5a, 21:30
Aretoan zine emanaldiak ere egingo dira.

Martitzenean Seminarioko elizak bere ateak zabaldu zituen. Etorkizunean eraikinak bere barruan hartuko duen aretoa eraberritzeko aurreproiektua, bertan aurkeztu zen-eta.

Vaumm enpresako Jon Muniategiandikoetxea arkitektoak azaldu zuenez, euren proposamena hiru zutabetan sostengatzen da: Ondarearen errespetuan, askotariko erabilerak izango dituen areto bat sortzean eta jasangarritasun ekonomikoan.

Hurrengo pausoak

Datozen asteetan udaleko kultura arduradunak, herriko kultura eragileekin batuko dira. "Euren iritzi eta ekarpenak batu nahi ditugu", dio kultura zinegotzi den Leire Iruinek.

Zinegotziak argi dauka, areto hau ez dela herritarrek askotan eskatu duten antzokia izango, baina herriak dituen behar asko aseko ditu: zinea, ikuskizun txikiak... "Orain arte bezala ikuskizun handiak frontoian egingo dira", argitu du kultura arduradunak. Herritarrek aurreproiektua hobeto ezagutu dezaten, bi astez, udaletxeko lehen solairuan ikusi ahal izango dute.

Lanaren epeak

Aurreproiektua aurkeztuta, eta kultura taldeekin egingo den prozesuaren ostean, otsailerako proiektua idatzita izatea espero dute. "Apirilerako lanekin hastea da gure asmoa", esan du Iruinek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak