Aurten, azaroaren 9an hasiko dira ekintzak, Poxpolo eta Konpainia pailazoen emanaldiarekin. Eguaztenean 19:30ean ardo eta txakolin dastatzea egingo da, 3 eurotan, Mikel Garaizabalen eskutik. Ekintzek zapatuan izango dute jarraipena, Txuringon, Maribel Salasen Monolokoak ikuskizunarekin. 17an, astelehena, Animen Eguna ospatuko dute. Gaztaina eta sagardo dastatzea egongo da plazan, 19:30ean, eta ondoren afaria izango da, 21:00etan. Azaroaren 23an, berriz, umeentzako tailerrak egongo dira plazan, 12:00etatik 14:00etara, Txatxilipurdiren eskutik, eta azkenik, azaroaren 30ean, erretiratuen bazkaria egongo da, 14:00etan.