Datorren astearen amaieran zabalduko dute Lezarriko tunela

Ubane Madera 2014ko aza. 4a, 12:22

Oraingo astean eta datorren astearen egun gehienetan bypassarekin segituko du AP1 autobideak Bergara eta Eibarren arteko tartean. Bestela esanda, errei bakarretik bideratuko dute zirkulazioa, Lezarriko tunelak itxita segituko du-eta, asteburuan barne. Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazitakoaren arabera, datorren astearen amaieran bukatuko dituzte tunela egonkortzeko lanak.

Emandako xehetasunen arabera, tunela egonkortzeko, jaurtitako hormigoizko bi geruza zabaldu dira eta buloiak jarriko dira (2 metrotik 2 metrora).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak