Bidaiari nekaezina da Jon Arretxe eta bidaietako asko eleberri bilakatu ditu. Oraingoa, baina, ikus-entzunezkoa egin du, bere bidaia guztiak errepasatuz. Halaxe dio Arretxek: "Nire bidaia guztien errepasaketa da, hiru alditan banaturik: lehenik bidaia laburren sasoia, gero bidaia luzeena, eta azkenik idazteko helburuaz egindako bidaiena. Dena irudien bidez eta munduko musikez lagunduta".
Ekitaldia hilaren 12an, datorren eguaztenean, izango da, 19:00etan, Irizar jauregian.