Aurkeztutako lan guztiak jatorrizkoak izan beharko dira. DIN A-4 orritan zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira eta luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki baten sartu ondoren, kartazal hori eta gutuna, kartazal handiago baten sartu eta bidali beharko dira. Posta elektronikoz bidaltzeko, berriz, gutuna fitxategi baten bidaliko da, gutuna izenarekin eta egilearen datuak, egilea izena duen beste fitxategi baten.
Gutunak honako helbidera bidali beharko dira: Jardun elkartea, Errotalde jauregia, 20570, Bergaran. E-postaz: amodiozkogutunak@gmail.com helbidera.
Urtarrilaren 7ra arte
Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta mugaeguna 2015eko urtarrilaren 7a izango da.
Lau sari egongo dira. Lehenengo saria –500 euro–; bigarren saria –250 euro–; bergarar onenarendako saria –150 euro–; eta 26 urtetik beherakoendako gutun onenari saria –150 euro. Epaimahaiari dagokionez, literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute.
Sari ematea, otsailaren 13an, San Valentin egunaren bezperan, egingo dute, kultura etxean, 19:00etan.
Aurkeztutako lan guztiak Jardun elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den argi adieraziz.
Informazio gehiago: 943 76 36 61 eta 943 76 08 19 telefono zenbakietan eta Jardun elkartearen webgunean: www.jardun.org.