Aldarrikapenetarako gune ere bilakatu zen Antxintxika krosa atzo. Candyren itxiera bolo-bolo dabil Bergaran eta Candyko langileek haien arazoa eroan zuten San Martin plazara, lasterketaren helmugara. Ez ziren bakarrak izan, ordea: Aitziber Plazaola Xibo, eta Arrano eta Artatse tabernen egoera ere elkarri zituzten gogora. Guztiak "libre" behar direla aldarrikatu zuten argazkian ageri diren lasterkari bergararrek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.