Bergara Garbiaren ustez, hauteskunde kanpaina dagoeneko "hasita dago"

Imanol Gallego 2014ko aza. 3a, 10:40

Bergara Garbiaren ustez, Bildu-Aralar udal gobernuak 2015 urteko Udal hauteskunde kanpaina hasi du. "Herriarentzat lan egin beharrean, beti moduan, herritarrak mehatxatuz hasi dute euren kanpaina", dio plataformak prentsa ohar bidez.

5. edukiontziaren aldeko taldeak salatu du, udaltzainak, gobernuak eskatuta, atez atekoa erabiltzen ez duten herritarrak identifikatzen hasi direla.

Diru xahuketa

Pasa den asteko osokoan gobernu taldeak onartutako tasen kontra ere egin du Bergara Garbiak. "Zein erraza den besteon dirua, herritarren dirua, xahutzea!" azpimarratu dute. Ohar berean, udal gobernuari, bilketa sistemaren kostuaren daturik ez ematea egotzi diote.

Plataformaren ustez, udal gobernuak demokrazia "ukatzen du", eurek batutako 4.691 sinadurak eta 4.771 botoak "baztertu" dituztelako.

Oharraren amaieran, jendeari atez ateko hondakin bilketa sistemaren kontra daudela erakusteko, poltsak balkoi eta leihoetan zintzilikatzeko eskatzen diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak