Herriko eta kanpoko hardcore doinuek astidu zuten bart Bergarako gaztetxea

Txomin Madina Milikua 2014ko aza. 2a, 20:21

Fly Shiten atzoko emanaldiko une bat.

Txapa Irratiaren 30. urteurreneko ekitaldiek aurrera jarraitzen dute, eta hala, atzo gauean Fly Shit talde bergararrak eta Estricallak kontzertua eskaini zuten Bergarako gaztetxean. 120 pertsona inguru batu ziren bertan.

Bergararrak izan ziren agertoki gainera igotzen lehenak. Ordubete inguru iraun zuen emanaldian zehar, ohikoak dituzten hardcore erritmo ertain eta azkarrak nahastu zituzten, argitaratu berri duten Barneko ahotsaren bila diskoko abestiak aurreko lanetakoekin tartekatuz. "Giro polita egon zen, jendea animatuta ikusi genuen" zioen atzo, kontzertuaren biharamunean, Fly Shiteko baxu-jotzaile Ikerrek.

Estricallaren hardcore erritmo azkarrek hartu zieten erreleboa bergararrei, eta hauek ere, emanaldi gogorrarekin, mugimenduan jarri zituzten entzuleak.

Txapa Irratikoak gustura geratu ziren jaialdiarekin, eta gogorarazi dute, atzoko kontzertuak irratiaren webgunean entzun ahal direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak