Txaparen urteurrenaren barruan, kontzertua bihar

Imanol Gallego 2014ko urr. 31a, 08:48
Fly shit, bergarako taldeko kideak.

30 urte ez dira egun bakarrean ospatzen, eta, horregatik, zapatu honetarako, uhinak eta entzuleak astinduko dituen kontzertua antolatu dute. 22:30ean, eta 5 euroren truke, doinu gogorrek beteko dute gaztetxea.

Bergaran 1996. urtean sorturiko hardcore banda da Fly Shit. Musika bide luze bezain oparoa egin du taldeak, bidean diskoak eta zuzenekoak pilatuta. Barneko ahotsaren bila disko berria aurkeztuko dute bihar.

Estricalla taldeak, aldiz, hardcore punk estiloa jorratzen du. El Corazon del Sapo-Kuraia eta Kloakao taldeetan ibilitako kideek osatu dute.

Bazkaria hilaren 15ean

Jaiak mahaiaren buelta ospatu ohi dira, eta Txapa Irratia ez da gutxiago izango. Hilaren 15ean txarangarekin hasiko dute festa, eta, gaztetxeko bazkariaz gain, The Potes taldearen kontzertua izango dute. Egun horretako txartelak datorren astean Pol-Polen eta Arranon erosi ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak