Herrigunetik kanpo, bailara baten ondarea eta historia ezagutzeko asteburua

Imanol Gallego 2014ko urriaren 31

Angiozarko ikuspegi orokorra.

Bergarako erdiguneak dituen eraikin ikusgarriez gain, bere auzo eta bailarek pasarte eta garrantziz beteriko hamaika istorio gordetzen dituzte.


Horren adierazle garbia da Angiozar. Urtetan, eskualdeko bidegurutze garrantzitsua izan zen, eta, tamainaz txikia bada ere, bere ondarea oso handia da. "Pasartez beteriko historia dauka auzoak", dio bisitak gidatuko dituen Arantza Otadui historialari arrasatearrak.
Auzoa ezagutzeko bi aukera  
Iraganeko oinatzak proiektuko kideek aurrez izena eman dutenekin bi talde sortu dituzte: zapatuan 17:00etan euskarazko taldearen txanda izango da eta domekan 11:00etan gaztelaniazkoak egingo du bisita

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak