Torturaren aurkako gaurko elkarretaratzea bertan behera laga du LIBREk

Jon Berezibar 2014ko urr. 30a, 15:34

Bergarako LIBRE plataformak gaur arratsalderako deituta zeukan protesta ez du egingo Candy-Hoover-eko langileek 19:00etan egingo dute manifestazioarekin bat egiteko. Haien "egoera larria ikusita, beraien mobilizazioa indartu eta elkartasuna adieraztea erabaki" dute taldetik.

Bergarako LIBRE plataformaren mezua:

 "Gaur arratsaldeko Torturaren aurka 19:30etan deituta genuen mobilizazioa bertan behera uztea erabaki dugu.

Candy-Hoover lantegiko langileak gaurko 19:00etan manifestazioa deitu dute, eta hauen egoera larria ikusita, beraien mobilizazioa indartu eta elkartasuna adieraztea erabaki dugu.

Hala ere, gaur Madrilen 28 gazteen aurkako epaiketak aurrera jarraitzen du eta gaur eta bihar artean torturatzaileek deklaratzen jarraituko dute. Inkomunikazioan burututako deklarazioak oinarri dituen epaiketa honen zentzugabekeria datozen egunetan salatzen jarraituko dugu eta mobilizazio edo ekimen ezberdinak egiten jarraituko dugu.

Besarkada estuena, Candy-Hoover lantegiko langileei eta beraien senideei, eta baita Madrilen epaituak izaten ari diren 28 gazteei eta euren senideei ere."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak