Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleendako lehiaketa izan da eta 24k gaztetxok hartu dute parte. Lehen saria, 6. mailako Peru Mujikak eroan zuen, bere argazkiaren "originaltasunagatik, lanketagatik eta liburuak irudian hartzen duen garrantziagatik", epaimahaiko kideen arabera. 100 euroko erosketa bonoa jaso zuen.
Bigarren saria, 5. mailako Unai Martinezek eta Aitor Roosek jaso zuten, "konposizioagatik eta liburutegiak hartzen duen lekuagatik". 75 euroko erosketa bonoa jaso zuten.
Irabazleek, nola ez, pozik jaso zuten saria. Bestalde, Mila Agirrezabalek, liburutegiko arduradunak esandakoaren arabera, lehenengo deialdi honen erantzuna ikusita, litekeena da jarraipena izatea.
s