'Peter Pan' musikalaren dekoratuak, maitasunez gorde dituzte

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko urr. 26a, 20:56

Amaiera bikaina eman zioten Bergarako Musika eskolakoek Peter Pan musikalari; zapatuan, Euskalduna Jauregian egin zituzten bi emanaldiekin borobildu zuten bi urtetako ibilbidea.

"Euskaldunan erakustea, sekulako, oparia izan da guretzat. Haurrak ere konturatu ziren Euskalduna ez zela beste batzuetan izan garen ezaugarri bereko aretoa; orain arteko eszenatoki handiena Kursaalekoa zen, eta pentsa, Donostiakoa baino lauzpabost aldiz handiagoa zen zapatukoa. Antolatzaileek oso jator hartu gintuzten eta zer esanik ez ikusleek; izan ere, orain arteko emanaldi jendetsuenak, herrian erakutsitakoak izan ziren. Hirutan erakutsi genuen Bergaran, bada, zapatuan, hiru horietan baino ikusle gehiago batu genituen. Guztiei eskerrik asko eta bereziki, Pikupe Produkzioak-eko lagunei, euren lorpena izan da-eta gure Peter Pan Euskaldunara eramatea" azaldu zuen Valen Moñuxek, zuzendari artistikoak, atzo, domeka, dekoratuak desmuntatzen ari zela.

Azkenekoan, gozatzera!

Oso landuta zuten lana; horregatik, etxetik atera zien unetik lasai zeuden. Bi autobus beteta heldu ziren Bilbora; azken entseguak egin, bazkaldu eta birritan erakutsi zuten musikala gero.

Gozatzea zuten helburu eta horrela egin zuten, giro onean. Lanak bukatuta, afaldu eta nekatuta, baina zapore gozoaz itzuli ziren gehienak etxera, beste batzuk desmuntatzen geratu baziren ere. Agur Peter Pan eta konpainia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak