Txotxongiloekin gozatzen dabiltza bergararrak

Mirari Altube Arrese

Eguenaz geroztik txotxongiloz bete da Bergara. Helduendako Nazioarteko Txotxongilo Mostrak zazpi ikuskizun ekarri ditu herrira, eta gaur iluntzera bitartean oraindik badago zer ikusia: Pez Limbo (Euskal Herria) taldearen Lana (Seminarioko karpan, 19:00etan) eta Gillem Albà (Katalunia) taldearen Trau (Zabalotegin, 20:00etan).

Helduendako mostra izan arren umeek ere izan dute txotxongiloekin gozatzeko aukera. Argazkietan Kontakatiluren (Euskal Herria) Katilukada ikuskizuna, umeak adi-adi direla; eta Zero en conducta (Valentzia) taldearen Allegro ma non troppo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak