Ez hori bakarrik; izan ere, bi bloke horietako presidente Antxon Arazkonagak esandakoaren arabera, teilak apurtzeaz gain, "bizilagunak arriskuan ipini zituzten, harri batzuk oinezkoen bidera jausi ziren-eta". Bizilagunek aditzera emandakoaren arabera, gainera, ez da horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia, eta gaineratu dute bizilagunek "umeei" errieta egiten dietenean, haiek irainekin erantzun izan dutela.
Itxaropenik ez
Ertzaintzan salaketa ipini dute bizilagunek, baina badakite errudunak topatzeko oso aukera gutxi dagoela: "Gazteek ihes egin zuten, eta, salaketa Ertzaintzan jarri dugun arren, hauek aurkitzea ez da lan erraza izango". Ertzaintzak, berriz, ikerketak zabalik jarraitzen duela argitu du.
Laster konponduko dute
Aseguru etxeak bere gain hartuko ditu konponketok. "2013an berritu genuen teilatua", dio Arazkonagak, eta, "ia berria" zela kontuan izanda, bizilagunak haserre daude.
Bizilagunek, bestetik, Boluko bizilagunei dei egin gura diete, ume horiek identifikatzen laguntzeko eskatuz, gertatutakoaren aurrean "gurasoek erantzukizuna har dezaten".