Zazpi urteko neskatila bat ospitalera eroan dute Bergaran auto batek harrapatu ostean

Txomin Madina Milikua 2014ko urr. 23a, 20:49

18:00ak aldera, auto batek zazpi urteko neskatila bat harrapatu du Bergaran, Telesforo Aranzadi kalean. Udaltzainek azaldu dutenez, neskatila errepidera irten da, eta kale estua denez, autoak ezin izan du saihestu. Ez dakite zauri larriak izan dituen edo ez, baina udaltzainek esandakoaren arabera, umea Donostiako Ospitalera eroan dute anbulantzia medikalizatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak