Tupperren hirugarren banaketa martitzenean

Imanol Gallego 2014ko urriaren 20a

Bihar ere tuperrak banatuko dituzte.

Bihar, urriak 21, Udalak hirugarren tuper banaketa egingo du, udaletxeko arkupeetan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

 

Jendeak egindako eskaerei erantzunez, hirugarren egunez, martitzenean tuperrak banatuko dituzte. Udalak 3000 tuper ekarri ditu herrira, eta bere asmoa, guztiak banatzea da.

Tuperren kanpaina hau etxeko hondakinak murriztera zuzenduta dago eta Kutxaren Ekogunek finantzatzen du Bergarako Udalaren laguntzaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak