Harrera ona izan du zezenzaleei eskainitako pasodobleak

Maialen Torres 2014ko urr. 19a, 20:59

Frontoia bete jende izan da gaur Bergarako Zezenzale Elkartearentzat Igor Larrañagak bereziki konposatutako pasodoblearen aurkezpen kontzertuan. Bergarako bandaren hileroko kontzertuan egin dute estreinaldia, eta Larrañagak berak zuzendu du. Bi urte inguru eman ditu bergararrak obra konposatzen, eta "ordu askotako" lanaren emaitza jendaurrera aurkeztuta "pozik" agertu da.

Pasodoblean klarineteari eman nahi izan dio garrantzia Larrañagak, maiteen duen instrumentua delako, eta gaurkoan, bakarlari lanetan jarri du Jokin Mendiaratz laguna. Zezenzaleen Elkarteko kide Iñigo Almortza ere laguna du, eta hari eman dio pasodoblearen partitura, ekintza sinboliko gisa. Txalo artean hartu dute herritarrek Bergarako zezenzaleak obra, eta izandako arrakasta ikusita, etorkizunean oihartzuna izatea espero du Larrañagak. Izan ere, zezenzaleek euren ekintza guztietan jarriko dute doinu berria.

Bi urteko lanaren ondoren, konposaketari dagokionean atseden hartzea erabaki du Larrañagak, baina ez dizkio ateak itxi nahi etorkizunean beste piezaren bat sortzeko aukerari.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak