Ohiko kontsumo eredua apurtuz, trukearen elkargunea Oxirondon

Maialen Torres 2014ko urr. 19a, 19:28

Azoka Bergaratzen ekimenaren baitan, merkatu txikia egin zuten domeka goizez Oxirondon. Hainbat herritarrek etxean zituzten eta dagoeneko erabiltzen ez dituzten gauzei bizitza berri bat emateko aprobetxatu zuten aukera, baita gainontzekoek eskaintzeko zutena begiratzeko ere.

Bigarren eskuko gauzez gain, norberak etxean egindako gaiak ere izan ziren azokan, eta ziur batek baino gehiagok ezin izan ziola etxeko magdalenak jateko tentazioari eutsi. Dena den, jantziak izan ziren azokako protagonista, eta besteak beste, haurrentzako arropa saldu zuten euro batean, poltsak bostean eta txamarrak hamarrean. Horrez gain, mota guztietako liburuak eta etxerako apaingarriak ere izan ziren. Ekimen honekin, Oxirondo biziberritu eta kontsumo eredu berriak sustatu nahi izan dituzte bergararrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak