Katxalin elkartekoak "oso eskertuta" daude

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urr. 19a, 11:34

Irala kalean jarri zuen Katxalin elkarteak mahaietako bat lazo larrosak banatzeko.

Bularreko minbiziaren kontrako munduko eguna da gaur eta Katxalin elkarteak, bularreko minbiziak eragindako emankumeen elkarteak, gogora ekarri nahi izan du minbizi mota hori bizi duten eta bizi izan duten emakume guztien borroka. Atzo, zapatua, lazo larrosak eta informazioa banatu zituzten Bergaran.

Informazioa banatzeko eta dirua batzeko hiru mahai jarri zituzten herriko hiru lekutan. "Oso eskertuta gaude", esan du Maite Valle elkartearen bailarako arduradunak: "Laguntza eskatu eta bai, bai, nola ez erantzuten zuen jendeak", esan du.

Pozik daude, baita ere, bularreko minbiziarenganako sentsibilizazioa hedatzen ari delako: "Gazteak eta gizonezko asko ere hurreratu dira", esan du Vallek.

Estatistiken arabera, hamar emakumetik hiruk izango dute bularreko minbizia euren bizitzan zehar. Horregatik, minbiziaren prebentzioa eta tratamenduen hobetzean ikerketek duten garrantzia azpimarratu dituzte Katxalinetik. Atzo batutako dirua, hain zuzen, ikerketara bideratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak