Notario aurrean sinatu sinatu dute Arrizuriaga eta Seminarioaren arteko permuta

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urr. 18a, 10:33

Sinatzaileak osoko bilkuren aretoan.

Osoko bilkuren aretoan sinatu zituzten atzo Udalaren eta UNED-Bergara Fundazioaren arteko permutaren eskriturak notarioaren aurrean. Ekitaldi berean Martin Garitano Diputatu Nagusiak adostutako 1,7 miloi euroko laguntza entregatu zion Jaione Isazelaia Bergarako alkateari.

Sinatzaileak UNED-Bergara Fundazioaren buru den Martin Garitano diputatu nagusia; Iñaki Esparza, UNED-Bergarako Zuzendaria; eta Jaione Isazelaia Bergarako alkatea izan ziren.

Ekitaldian berretsi zen, era berean, Aranzadi ikastolari egiten zaion lagapena, Errege Seminarioaren zati bat erabiltzeko 75 urterako, eta, horretarako, sinatu dute ikastolako zuzendariak, Ane Barrusok eta ikastolako obrak ordaintzeko kreditua eman zuen bankuak, Euskadiko Kutxako Bergarako zuzendariak, Pedro Jorgek.

Permutaren bidez, Errege Seminarioa Bergarako Udalaren eskura pasa da eta, trukean, UNED-Bergara Fundazioak Arrizuriaga jauregia eta 1'7 milioi euro jaso ditu Foru Aldundiaren eskutik, dagokion obrak egiten laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak