Etxekoek borobilduko dute organo erromantikoaren zikloa Santa Marinan

Imanol Gallego 2014ko urriaren 16a

Bergarako Orfeoiaren eta Aitor Olea organo-jotzailearen emanaldiak itxiko du organo erromantikoaren zikloa herrian.

Egitaraua klasikoa izango da, eta Santa Marina parrokiara joaten direnek Mozart eta Haendel konpositoreen lanak entzutekoaukera izango dute. Orfeoiak eta Oleak eskarmentu handia dute, eta emanaldi borobila egingo dute.

Herrikidearen obrak

Bukatzeko, Xabier Maria de Munibe Peñafloridako kondeak konposatu zituen Irten ezazu, Kurutz bidea eta Ave Maria obrak eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak