Minari buruzko bost eguneko tailerra pertsona nagusiendako

Imanol Gallego 2014ko urr. 16a, 21:27

Minarekin bizi diren eta mina kendu nahi dutenendako, urriaren 20an hasi eta abenduaren 15a bitartean ikastaroa egongo da Bergarako gizarte etxean.

Tailerra urriaren 20an eta 27an, azaroaren 3an eta 10ean eta abenduaren 15ean emango da, 16:30etik 18:30era. Ana Sanchez erizainak gidatutako ikastaroa gaztelaniaz izango den arren, antolatzaileek esan dutenez galderak euskaraz egiteko aukera ere egongo da.

Nagusiei zuzenduta dagoen ikastaro horretan parte hartzeko, interesa dutenak San Joxepe elkartera gertura daitezke, astelehenetik eguenera, 11:00ak eta 12:30ak bitartean, 943-76 21 40 telefono zenbakira dei dezakete edo martxe48@telefonica.net helbidean egin dezakete eskaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak