Hilabete animatua izan dute Ipintza institutuan

Imanol Gallego 2014ko urriaren 17a

Ikasleak gosari orekatua dastatzen.

DBHko lehen mailako ikasleek gosari orekatu, ekologiko eta jasangarri baten ezaugarri eta garrantzia era teorikan geletan landu eta gero, argazkian ikusten den moduan, eskolako jantokian gosari orekatua dastatzeko aukera izan zuten.

Horrez gain, elkarbizitza indartu, euskararen erabilpena sustatu eta inguratzen gaituen historia ezagutzeko ikasle talde batek hiru eguneko egonaldia egin zuen Sastarraingo aterpetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak