Lauzpabost entseguren ostean, domekan 12:30ean estreinatuko da pasodoblea. "Banda eta zuzendaria oso eskuzabalak izan dira, eta pieza nik zuzenduko dut", argitu du Larrañagak.
Zezenzaleei omenaldia
Bere hasierako asmoen artean ez zegoen arren, partiturak forma hartzen zuen heinean, zezenzaleei eskaintzeko aukera bururatu zitzaion: "Aproposa izango zelakoan, Iñigo Almortzarekin hitz egin nuen eta berehala onartu zuen". Almortza bera oso pozik dago, eta domeka eguerdiko estreinaldiaren ostean, hark gidatzen dituen saioetan jarriko duela agindu du. "Doinua oso ederra da, eta CD batean eroango dugu", dio Almortzak.
Hortaz, aurrerantzean, Bergarak zezenzaleak izateaz gain, haiek harro egoteko moduko partitura propioa ere izango dute.
Pasodoblea baino gehiago
Bandaren emanaldia, baina, ez da Bergarako Zezenzaleak pasodoblera mugatuko. Ohiko egutegiaren barruan dagoen kontzertu horretan, Songs from the catskills obra estreinatuko dute.
Horren ostean, zarzuelaren txanda iritsiko da, eta, Inauterietako kontzertuan izandako arrakastaren ostean, James Bond filmaren soinu-banda ere berreskuratuko dute. Amaitzeko, pasodoblea errepikatuko dute.