Seminarioan ipiniko duten karpa bat, Zabalotegi aretoa, gaztetxea eta kalea bera izango dira lekuak Mexiko, Espainia, Grezia, Italia eta Kataluniatik zein Euskal Herritik etorriko diren ikuskizunentzat. Egitaraua zabala da eta zeresana emango duten saio ugari daude aurten. Nabarmendu daitezkeen artean Sueños de arena, Borja Ytuquepintas artista kataluniarraren hareazko ilustrazio ikusgarriak daude ala bluesa jotzen duten txotxongilo erraldoien kale-ikuskizun bat. Egitarauaren txostena, jarraian: