Panpina erraldoiak eta hareazko ametsak Bergaran, txotxongilo mostran

Jon Berezibar 2014ko urr. 15a, 09:05

Irudimenak, adinak eta errealitateak ez dute mugarik izango Bergaran urriaren 23tik 26ra. Taun taun Teatroa konpainiak gertu du XII. Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostra, panpina erraldoiekin, hareazko ilustrazioekin eta transformismoarekin, aurten.

Seminarioan ipiniko duten karpa bat, Zabalotegi aretoa, gaztetxea eta kalea bera izango dira lekuak Mexiko, Espainia, Grezia, Italia eta Kataluniatik zein Euskal Herritik etorriko diren ikuskizunentzat. Egitaraua zabala da eta zeresana emango duten saio ugari daude aurten. Nabarmendu daitezkeen artean Sueños de arena, Borja Ytuquepintas artista kataluniarraren hareazko ilustrazio ikusgarriak daude ala bluesa jotzen duten txotxongilo erraldoien kale-ikuskizun bat. Egitarauaren txostena, jarraian:

XII.MOSTRA.pdf by Goiena Komunikazio Taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak