Kultura etxean izango da, urriaren 22an, 18:00etan, gazteleraz eta Prebentziorako Zerbitzutik aurreratu dutenez, joateko interesa dutenek izena ematea eskertuko dute, gela egokia aukeratzeko. Horretarako, 943 77 91 26 zenbakira dei daiteke.
Orientazio Psikologikorako Zerbitzua
Zerbitzu horri dagokionez, 0 eta 19 urte arteko seme-alabak dituzten herriko familiei zuzenduta dago. Bertan, seme-alaben hazkunde eta hezkuntzaren inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen da.
Dohaineko zerbitzu pertsonalizatu eta konfidentziala da, Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak eskaintzen du, Etxadi taldearen bitartez eta Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia fakultatearen laguntzarekin.
Zerbitzu horretara jo daiteke seme-alaben hazkunde eta heziketari buruzko edozein galdera egiteko, eta horretarako hiru bide daude: Batetik, telefonoz deitu daiteke 944 05 15 49 zenbakira, eguenetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara. Bestetik, posta elektronikoz ere egin daiteke kontsulta: Udaleko webgunean –bergara.net– Etxadi taldearen webgunerako esteka dago; behin Etxadi taldearen webgunean, Familientzako formularioa aukera hautatzen da eta bertan eskatzen diren esparruak bete eta kontsulta egin; azkenik, familiek jakinarazpena jasoko dute Etxadikoen aldetik, kontsulta jaso dutela eta erantzuna bidaliko dutela esanez.
Galderak posta arruntez egiteko aukera ere badago –Maxiko Agirre kalea, 18 (Bis), 5. solairua, 10. departamendua, 48011 Bilbo.