Kanpaina ibiltari horren helburua da atzerriko ikasketak Espainiako tituluarekin baliokidetu eta homologatzeari buruzko aholkularitza eta informazioa ematea; batez ere, emakume etorkinentzat. Baina, era berean, interesatu guztiei ere dei egiten diete urriaren 23an San Martin plazan jarriko duten informazio-mahaira hurbil daitezen.