Hondakinetatik sortutako antzerki eta poesia

Josu Basterra 2014ko urr. 14a, 07:00

Iñigo Astizen Baita hondakinak ere poesia liburuan oinarrituriko "poesia emanaldi ez musikatua" da Hondakindegia. Mikel Aierbe literatura irakasle eta kritikari literarioaren laguntza izan du Iñigo Astizek bere poesia liburuaren performance-a egiteko. Musikaren laguntzarik gabe, antzerkiaren, poesiaren eta bideoen bitartez, lurra oinarri duen ikus-entzunezkoa osatu dute.

Urriaren 17an Bergarako Zabalotegi aretoan eskainiko dute ikus-entzunezkoa, eta, liburuan bezala, nahasita joango dira sukaldeko solasaldiak eta manifestazioetako aldarrikapenak.

Berlingo euskal etxean aurkeztu zuten lehenengoz performance umoretsu hori, eta hainbat herri bisitatu dituzte dagoeneko Mikel Aierbek eta Iñigo Astizek. Bergarako Zabolategi aretoan aurkeztuko dute azken lana hilaren 17an, 20:00etan. Sarrerak 8 euro balio du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak